XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Napoleonen menpeko zen Espainiarik gehiena, herriak meatxutzat ikusten zuelarik, baina bestalde liberaltasunaren haizeak ekintza gizonik gehienak biltzen zituen Cádizko hiri hartan.

Han bertan idea desberdinetako gizonak, neurri handi batean elkarri amore emanez gizartea berpizteko lege berriak sortzen, Habeas corpus oinarri.

Egoera horretan, Cabrera Magistral ospetsua aurrenengo zelarik, erraz ulertzekoa da apez askoren liberaltasuna eta horietakoa genuen, Apez Vicario Dr. D. J. F. A. Guipuztarrac, 1820an Konstituzioa euskaratu zuena.

Sigla horiek baizik ez ditu ematen, baina uste dut lortuko dugula nor zen.

Bere letra, garbia da.

Itxura denez euskaraz idaztera ohitua, eskuizkribu honek erakusten digunaren arabera.

Gipuzkeraz idatzia baina Larramendiren hiztegiaz ondo kutsaturik.

Lastima da guk oraindik asmoetako euskal idazleen paleografia katalogoa burutu gabe edukitzea.

Azkue Bibliotekako agiritegian holako katalogoa horniturik edukitzeaz lagungarri izango litzaiguke era honetako ikerketak bizkortzeko.

Euskal idazle ezagunen artean ez dut aurkitzen sigla horiekin datorren apezik.

Oso bitxia da liburutxoaren eskaintza: .

Laudorio horiekin hasten du eskaintza luzea, lehen bost orrialdeak hartzen dituena.

Aurreraxeago, Migelen izena goresten du Konstituziogintzan izan zuen partaidetzagatik: .

Garai bereko lekukotasun gihartsua ematen digu bere eskaintza honek.

Gainera, nork esan, apez liberalaren gogoak gainak hartzeaz gipuzkoarren leialtasuna ez ezik odol garbia eta noblezia ere aipatuko zigunik, Konstituzioaren kontraesanetara.

Lerro batzu aurrerago hau irakurtzen bai dugu: .

Eta bukaeran umil aitortzen du, .

Tomas Zumalakarregi jeneral karlistaren helburuetariko asmoak ez ziren ondo ezagutzera heldu.

Hala ere bistan da pentsakeraz eta ideaz anai nagusiarengandik desberdina zela.

Behar bada 1812ko gertakarien ondoreak hala erakutsirik.

Baina oso garbi dagoena da Migelen jokabidea, (...).